Akroyoga eta filosofia

por Mar 14, 20200 Comentarios

Gizakia ulertzerako orduan, gorputza eta burua bitan banatzea sistema binarioaren parte besterik ez da; Burua gorputzeko atala baita, eta gorputzean ere sistema nerbioso zentral eta periferikoa martxan ditugulako.

Bibliografia gehienetan, gizakiaren ezagutza hiru ikuspuntutatik ulertu izan da: reptilianoa, emozionala, eta razionala. Burmuinean enbor zefalikoa, mesentzefaloa eta neokortexa lirateke zuzenez-zuzen horien erantzule eta gorputzean, pelbis aldea, bihotza eta burua. Gure gizartean, batez ere, alde razionala (neokortexa, burua) erabiltzen ikasi dugu, eta hura ardatz bezala hartuta bizi gara. Baina badira beste era batera bizi diren gizarteak eta gizakiak, eta beraz, gurea ez da egia bakarra; gure gorputzek adierazi dezaketena baizik. Izan ere, egiari guk daukagun gorputza ematen diogu (emakumearena, gizonarena, haurdunarena, yogiarena, errefuxiatuarena, zaharrarena…) eta horrexegatik hain zuzen ere, gorputzak lantzen ditugunean, egia moldatzeko gai ere izan gaitezke.

Ikasketa oro gorputzetik pasatu behar da gugan integra dezagun, baita bertatik atera dadin. Izan ere, kontzeptuek ideien munduan ez daukate benetazko baliorik. Bestearen tesia razionalki irakurri badezakegu ere, seguraski ez ginateke ondorio berdinetara iritsiko guk geuk idatziko bagenu; testu honekin gertatzen den bezalaxe.

Hitzen bitartez eraikitako hizkuntza baten itzalean, milaka interpretazio eman daitezke, eta norberak berea jasoko du; informazioaren transmizioak gorputz bat behar duelako. Hortik dator ere, sentitu arte ulertu ez dugunaren ideia. Ezin dugu bestearen sufrimenduaz hitz egin hura bizi dugun arte. Baina azken finean, argitu beharrekoa zera da: egoera berdina pairatuta ere, ez dugula inoiz bizipen berdina biziko. Kanpoko estimuluak jasotzeko beste molde bat daukagulako, eta haiei erantzuteko beste erraminta batzuk. Zer gertatuko litzake hortaz, moldea moldatuko bagenu? Eta erraminta gehiago garatuko bagenituzke? Posiblea al da gure gorputzez baliatzea bizitza hobeto bizitzen ikasteko?

Kontua da, estimuluak zentzumenetatik jasotzen ditugula, eta horiek emozio bat sortzen dutela gure gorputzean, burmuinean pentsamendu bat eraiki arte. Gizakiaren ikasketan ikusi da, ibilbide horretan, emozioen neurotransmizioa pentsamenduena baino lehenago pizten dela. Baita, hobeto gogoratzen ditugula barrenak mugitu dizkiguten gertaerak, konexio neuronalak indartzen baitira, emozioei espazio bat eskeintzen diegunean. Hartara, ikasketa prozesuan ibilbide guztia errespetatuz gero (zentzumen-emozio-pentsamendu), jakintza oro sakonago barneratzea lortuko dugu.

Ezinezkoa da, ordea, sesgorik gabeko ikerketa bat egitea. Gizakiari dagokionez, zentzumenak ( batik bat begiradak ) gizartearen menpe bizi izan dira beti; gizaki-gizarte arteko gurpil-zoroa. Gure kasuan, razionalizatutako gizarte batean bizi garen heinean, emozioak txalekoen kanposantuan ahaztea ohikoa da, askotan gure ongizatea ere kolokan jarriz. Kate konplexua gurea. Batzuetan egokia da begirada atzera botatzea perspektiba zabaldu eta izatea bere osotasunean ulertzeko. Izan ere, indibidualismoa, kolektiboaren garrantziaz ahantzi ohi da. Baina garai batean gure arbasoek eraiki zituzten piramideek irakatsitakoa ezinbestekoa da gaur egun dakiguna jakiteko. Jakintzak garapen filogenetiko eta ontogenetiko bat behar baitu, espezieen garapen bat, hain zuzen ere, ingurukoa ulertzera iritsi arte, eta horrek aldi berean garapen historiko, kultural eta zeintifiko bat eskatzen du, zeinak taldearen beharra duen bizirauteko. Irla batean isolatutako pertsona bakarrak ezingo luke jakintza hori lortu. Horrexegatik, gure izaerak, pentsamenduak, sentimenduak, zelulak, arimak edota egiak, ez dira indibidualak, sozialak baizik.

Giza-kateak bere horretan jarrai dezan, zentzumen guztiak jarri behar ditugu martxan, eta ardatzak orekan; guztion artean.

“izaite bat ez daike hezur hutsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;”
M.Laboa

Akroyoga

Gorputzaren zientzia ardatz gisa hartzen dituzten terapia guztiek, emozioekin konektatzeko bide errazago bat topatzea dute oinarri, ikasketa prozesuan konexio onuragarriak indartuz eta konexio kaltegarriak ahulduz. Garrantzitsuena mugimenduaren kontzientzia hartzea da. Horrela, automatikoak diren akatsez ohartu gaitezke, eta txertatu nahi ditugun jarrerak automatizatu.

«Akroyogak» goi mailako bat egitea esan nahi du; gure buruarekin, gainontzekoekin eta komunitatearekin. Izan ere, “yoga” bat egitea da; budismoak, bat garen ideia garatzen du, gorputza eta burua batuz, eta pertsonak lotuz. Dena den, unitate horrek infinitua hartzen du bere baitan, limiteak hautsiz. “Acro” erroaren gehigarritasuna geroago emango da, eta hitz honek jatorri grekoa du, goi mailako esanahia duelarik. Filosofiaren ikasketaren parte haundi bat Greziatik jaso dugu, eta beraz, handik datorren jakintza orok, gizakia hobeto ulertzen lagun gaitzake. Izan ere, ez genuke psiquearen ikerketarik izango filosoforik gabe.

Yoga-ren ideia berreskuratuz, komunitatearen garrantzia azpimarratzen du praktika honek; gure arteko desberdintasunak onarturik, parekotasunean oinarritutako harremanak gailentzen dira. Horretarako, pertsonen arteko komunikazioaz (orala nahiz korporala) eta haien arteko konexioaz (intuitiboagoa) baliatzen da. Hiru ardatzak lantzen dira, beraz. Baina batez ere, gorputzen bitartez emandako konexioa berreskuratzean, hark dakartzan onurak senti ditzazkegu; izan ere, sarri gutxiesten dugun ukimenaren zentzumenak kontaktu fisikoa ahalbidetzen du, eta hark aldi berean, gure arteko zaintza lantzea eta pertsonen arteko sareak indartzea dakar.

Azken finean, egia desberdinak batzea aberasgarria da, eta bizirauteko bestearen beharra daukagula onartzea askagarria. Aitzitik, independentzia eta indibidualismoa ez datoz bat. Menpekotasuna sortzen da, sareak beharrean, besteak beste eta beste behin ere, harreman binarioak sortzen ditugunean. Bata ez baita izango bestea gabe. Baina independenteak izan gaitezke eta kolektiboan bizi. Bakoitzak bere hazia heziko du, miloika tantaz osatzen den itsaso bakarra osatuz.

Akroyogari esker, gure gorputzak denetariko formak egiteko gai izango dira; baita XXI.mendeko giza-piramideak ere. Hauek eraikitzerako orduan baina, gure somak erabiliko ditugu eta gure sormenak bere fruitua emango du. Horretarako, bide sentsorial aferenteak, nahiz eferentziak erabiliko ditugu; sentsibilatatea eta indarraren arteko oreka flexible bat bilatzeko asmoz.

Dena den, helburu bat balego, umeak bagina jolasten ikastea izango litzake hura. Arintasuna beharrezkoa baitugu, jasangaitza denari ere irribarrez begiratzeko. Eta horrenbeste sakontasun, teoria eta arrazonamenduren ostean, hitzez azaldu ezin dena egiteko ordua iritsi dela dirudi:

Nahi al dituzu zure hegoak gurekin astindu?

Eli Manzano

Eli Manzano

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *