Ongi etorri!

por Mar 7, 20200 Comentarios

Niretzat akroyoga konexioa da; Nire buruarenganakoa, gainontzeko partaideenganakoa eta komunitatearenganakoa.

Norbere buruarenganako konexioa, gure beldurrei eta gure segurtasun faltari aurre egitean sortzen da, eta hura era berean, gure gorputza ezagutzearen beharretik elikatzen da. Izan ere, gure gorputzaren indarretik nahiz ahultasunetik baliatuta egingo dugu lan, beste pertsonen laguntzari esker nahiz haiei lagunduta. Horretarako, zintzotasuna eta norberarenganako konpasioa beharrezkoak izango dira, propiozepzioa bere osotasunean garatzea izango baita helburuetako bat; alde fisikoari dagokionean, baina baita alde mental eta emozionalari begira. Beraz, akroyoga praktikatzerako orduan, gure atentzio guztia “hemen eta orain” jarri beharko dugu, egindako mugimendu orotan.

Gainontzeko partaideei dagokienez, konexioa begiradaren bitartez emango da; edota bien arteko eskuek lehenekoz topo egiten dutenean gertatuko da, oreka bilatzeko saiakera horretan. Beste batzuetan, erortzea ekidingo duten beso batzuk izango dira gogoratuko ditugun leheneneko kontaktua. Izan ere, konfidantzarik gabe ezinezkoa litzateke konexioa, eta era berean,ezin da eman konexiorik gabeko konfidantzarik. Beraz, bi osagairik baliotsuenak elkarrenganako konexioa eta konfidantza izango dira; eta horiek garatzeko herraminta desberdinak erabiliki ditugu: komunikazio argi eta atsegina , bestearenganako ardura zintzoa, eta “gu” kontzepturik gabe akroyogarik ez dagoela onartzea, besteak beste.

Azkenik, komunitate osoarekiko konexioa ez da hain argia hasiera batetik. Honen erroa, aurreko bietan bermatzen da eta poliki-poliki eraikiko dugu. Komunitatearen ideia, akroyogako hirukotetik hasten da: hegalaria, oinarria eta zaintzailea. Hartaz, Ikasitako guztia gainontzekoekin elkarbanatzeko gogoarekin batera hedatuko da kontzeptu hau. Bestearen hobekuntzez pozten garen bakoitzean. Munduko edozein puntutan, hitzak baino haratago doan hizkuntza bat eraiki dugula konturatzen garen oro, zeina beste inor ezagutu gabe, elkar ulertzeko eta elkarren artean jolasteko nahikoa den. Edonun, etxean egongo bagina bezela sentitzen garenean. Komunitateak, guzti hau posible izatea ahalduntzen du, oinarri bat eskainiz, eta pertsonen arteko hartu-emana baimenduz. Era berean, komunitatearen parte diren pertsonek, hau indartzeko eta elikatzeko ardura dute, komunitatea ere hazi dadin.

Esandako guztia kontuan hartuta, elkarbanatzeko daukagunari toki bat emateko asmotan jaio da proiektu hau, baita gure arteko kontaktua mantentzeko ere. Guztion esku dago hau hazi, hezi eta bizirik mantentzea.

Parte hartzera animatzen al zara?
…blogean idatziz
…argazkiak edota bideoak igota
…berrien boletinean izena emanez
…zuretzat akroyoga zer den kontatuz
…irakurritakoa zure kontaktuekin elkarbanatuz

 

(Itzulpena: Eli)

Sandra Jiménez

Sandra Jiménez

Soy ingeniera informática, terapeuta de shiatsu y masaje tailandés, hortelana aficionada y profesora certificada de AcroYoga por la escuela de AcroYoga Montreal. Practicante de aikido, tai chi y yoga durante muchos años, mi vida se volvió (literalmente) del revés cuando descubrí el AcroYoga casi por casualidad. Me enamoré locamente de esta práctica y desde entonces le dedico más horas de lo que sería sensato, entrenando, compartiendo, jugando, aprendiendo y enseñando. Desde enero de 2018 imparto clases regulares de AcroYoga en Vitoria-Gasteiz, y talleres intensivos allá donde pueda, buscando siempre inculcar el espíritu de comunidad de esta práctica.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *